Kilkirra udaran kantari, neguan hotzak dardari

Bizi-baratzea

Fruituen eguna (17:00ak arte)
Gaurko hitza
arbazta
:  Sua pizteko oso onak dira arbaztak. Banabarrari eusteko ibiltzen... [+]
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

JAKINGAIAK  >  Etxe barrukoak  >  Terrazak-Balkoiak

2011-11-13 | Jakoba Errekondo

Ez da balkoiko baratzea, baratzea egiteko balkoia baizik. Modan da balkoi eta terrazetan baratzea antolatzea. Sosak aurreratu eta baratzeak hedatzen duen poza eskuera. Tomate, piper, letxuga, perrexil, zerba... Denetik ikusten da. Argazkiko honetan piperminak loreontzietan eta balkoi barruan kalamua. Egutera-eguteran ederki etorritakoak, ez nolanahikoak. Baratzeak hedatzen duen poza era askotakoa izaten baita. Eta sos mordoa aurreratua... Gero eta kalamu gehiago ikusten da balkoietan, nonahi.

2009-01-20 | Jakoba Errekondo

Urte amaieran ospatzen diren egun motzenak eta gau luzeenak dituen solstizioko jaietan elkarri opariak egiteko ohitura dago. Orioko etxe honetara oparitarako paperean bilduta etorri dira balkoiko landareak. Ez da erregalo makala! Hor egon dira egunetan, paperik kendu gabe. Jarraian etorri diren elurte eta izotzetarako babes ederra. Berriz ere gaineko balkoiko landareak baino ederragoak azalduko dira udaberrian.

2008-10-19 | Jakoba Errekondo

Baratzea antolatzeko lur muturrik ez eta etxeko balkoian, lorontzitan hazten dituzte barazkiak. Tomateak, marihuana... ale bakan batzuk ikusi ohi dira holakoetan, baina honelako zerba sailik! Zerbazale amorratuak nonbait... Euskal baratza hauxe da, barazkiak, loreak, belarrak... denak elkarren aldamenean. Telebistaren uhinak jasotzen dituen antenaren parean daude kaxkarrenak, zergatik ote?