Azaroa izateko epel xamar dagoen arratsalde batean iritsi gara Baztango Arizkun herri txikira, eta frontoiko mural erraldoiak herriak sagarrarekin duen loturaz zerbait esan digu segituan. Batzabalea izeneko etxean sagarraz asko dakien gizon bat bizi dela kontatu digute: Pello Mendikoa Maritorena, “azken mohikanoa” edo “zuhaitzak landatzen dituen gizona”, elkarrizketa aurretik berari buruz kontatu digutenaren arabera.
Eduardo Zubiria, Iruñean jaioa 1963an, sagardogile eta artista matematikoa. Ama, oskoztarra; aita muskiztarra. Sustrai imoztarrak, Ultzamaldean. Badauzka han 100 urteko sagarrondoak, baita beste sagasti bat ere Erronkarin, mila metrotik gora. Artista moduan egurra lantzen hasi zen, material diferenteak teknologia berriekin uztartzeko gero, informatika ezagutzetatik abiatuta. Algoritmoen bidez programatutakoa eskuekin lantzen du. Arte matematikoa.
Euskal Sagardoa osatzen duten 49 sagardogileen 75 produktu aurkeztu dituzte astelehenean Bilbon. "Sagardo orekatuak eta alkohol graduazio txikiagokoak" dira, azaldu du Kontseilu Arautzaileak, %100 bertako sagarraz eginak diren sagardoez.