Bizi-baratzea

ALBISTEAK  >  Enpresa transnazionalak  >  Repsol

2022-09-03 | ARGIA

ARGIAri esklusiban helarazi diote bideoa eta komunikatua herritar anonimo batzuek, ekintza azaltzeko: gasolindegiaren aurka egin dute salatzeko "euskal langilegoarentzat egoera jasanezina" bilakatu dela, eta bitartean "kapitalak, etengabeko aitzakietan babestuta, poltsikoak betetzen" segitzen duela. Nabarmendu dute "herritarren kontzientziak astintzeko" ekintza zuzenak behar direla, eta "burujabetza eratu" behar dela "kapitalari aurre egiteko".

2022-08-01 | Maddi Viana Zubimendi

Herritarren txirotze orokortuaren testuinguruan, gutxiengo batek aberasten jarraitzen du, Oxfam gisako eragileek urtero egindako azterketa ekonomikoek erakusten dutenez. Enpresa askok aurten lehen sei hilabetean izandako emaitza ekonomikoen berri izaten ari gara asteotan, eta adibidez, Espainiako banka handiak –Santander, BBVA, CaixaBank, Sabadell, Bankinter eta Unicajak– 9.454 milioi euroko irabaziak izan dituzte elkarrekin lehen sei hilabeteetan, 2021ean baino %20,98 gehiago. 2008ko krisi ekonomikotik... + gehiago irakurri

2022-07-28 | Maddi Viana Zubimendi

Krisi energetiko betean, Repsolek 2.539 milioi euro irabazi du lehen seihilekoan. Aurreko urtean, epe berdinean, 1.235 milioi euro irabazi zituen, aurten irabazitakoaren erdia baino gutxiago. Hidrokarburoen prezioaren igoerak bultzatu du besteak beste irabazien puztea.

2022-07-15 | ARGIA

“Trantsizio energetiko inklusiboa” sustatzen duten proiektuetan lankidetzan aritzeko hitzarmena sinatu dute Antonio Brufau Repsoleko presidenteak eta Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak.

Zurea bidali