Bizi-baratzea

ALBISTEAK  >  Gerra  >  Nuklearra

2022-05-15 | Pello Zubiria Kamino

Gerra atomikoa, uranio meatzeek lagatako kalteak, zentral nuklearren hondakinak, klima aldaketari aurre egiteko balio ote dezakeen industria nuklearrak… Horiek eta energia atomikoaren  beste hainbat osagai eta ikuspegi jorratzen dituzten filmak erakutsiko dira 'Uranium Film Festival' zinemaldian, Brasilgo Rio de Janeiron, maiatzaren 19tik 29ra. Giza-zibilizazioaren arriskurik handienaz dokumentalez bezala fikzioz ari diren filmak.

2021-06-03 | ARGIA

1979ko ekainaren 3an hil zuen guardia zibil batek tiroz Gladys del Estal ekintzaile ekologista Tuteran, bilkura bakezale batean zela. Gaur, osteguna, Tuteran bertan omenaldia eskainiko dio Bardea Libre plataformak; eta larunbatean, Donostian gogoratuko dute Eguzki eta Gladys Gogoan taldeek.

2021-04-18 | Jenofa Berhokoirigoin

Potentzia nuklear bihurtzeko asmoz, bonba nuklearrak probatzen aritu zen Frantziako Gobernua 1960tik 1996ra, 200 zartatze baino gehiago burutuz; non eta kolonizaturiko Aljeriako Sahara basamortuan eta Pazifikoaren erdiko Mururoa eta Fangataufa irletan. Ofizialki, baldintza meteorologikoei esker hodei atomikoek ez zuten ia kontaminaziorik ondorioztatu; baina estatuaren gezurrak alde batera utzirik, lurralde hauetako kasik guztiak ziren irradiatuak izan. Frantziak ahanzturan nahi lituzkeen gertakizun horiei buruzko egiak... + gehiago irakurri

2020-11-12 | Juan Mari Arregi

Jose Luis Zumetak, Vicente Ameztoyk eta Carlos Zabalak duela berrogei urte nuklearren aurkako jardunaldi batzuetarako margotu zuten Lemoiz Gelditu horma-irudia erakutsiko da Bilboko Arte Ederren Museoan. Autokritikarik egin gabe, EAJko sailburu batek aurkeztu du.