Batean Arbonan, bestean Bidarrain, ondokoan Lakarrin, laborantza lurren gaineko espekulazio kasu andana plazaratzen da aldi hauetan. Alta, fenomenoa ez da berria, baina herritarren eta ELB zein Lurzaindiaren begirantza lanari esker argiratzen dira dirudun handi horien salerosteak. Safer egiturak du laborantza lurren kudeaketaren ardura Frantziako Estatuan, baina legediak bideratu eskumenei dagokienez, bistakoa gelditzen da ezinak ere dituela. Arteka juridiko horietaz baliatzen dira espekulatzaileak, Safer-ak dituen... + gehiago irakurri
Euskal Hirigune Elkargoan elikadura eta laborantzaren ardura du Isabelle Pargadek. Laborantza lurren desagerpenari buruz galdetu dio ARGIAk, eta lehen sektorearen funtsa guzion plateretan ageri denez, elikadura burujabetzaz hitz egiten bukatu dugu.
CADE ingurumenaren alde dabilen elkartea, Lurzaindia eta Marienia ez hunki herritar kolektiboaren gomita ez du onartu Christian Deveze auzapezak. Oposizio handia eragiten du Marieniako laborantza lurretan dagoen etxebizitza eraikuntza egitasmoak –Tokiko Hirigintza Planan eraikigarri sailkaturik daudenak, eta Bouygues Immobilier enpresak erositakoak–.
Saran 945.000 eurotan etxe bat salgai jarri dutela eta, espekulazioa salatu dute 200 bat herritarrek larunbatean. Iragarkiaren arabera, 160 metro karratu eta sei gela ditu, orotara 1.543 metro karratuko lursailarekin. Elkarretaratzearen ostean, saltzaileak hitza hartu eta azaldu du diruz zailtasunetan dela bere familia. Prezioa 720.000 eurotara apaldu du, eta bere burua defenditu du erranez ez duela berak espekulazio akuilatzen, agentziek dutela merkatua finkatzen. Gainera, etxebizitzaren krisia herritarrek dutela... + gehiago irakurri