Bizi-baratzea

ALBISTEAK  >  Agroekologia  >  Lurra Herriari Deika

2022-02-27 | Itsaso Zubiria Etxeberria

Sekula pentsatu duzu, irakurle, non serigrafiatzen diren Inor ez da ilegala edo Lurra herriari deika proiektuetako kamiseta, jertse eta poltsak? Artizar serigrafia dugu honetan bidelagun.

2021-09-13 | Dani Blanco | Eneritz Arzallus Alustiza

Arabar Errioxako Eskuernaga herrian dago Candido Besa Upategia. Agroekologia oinarri hartuta bertan egiten dute lan Esti Besa eta Julen Gorroño ama-semeek, beste bi kiderekin batera.

Lurra lantzetik hasi, lan baldintzekin segi eta produktua ekoitzi zein banatzeko modua, dena zaintzen dute eta horretan jarraitzea da asmoa, euren txikitasunari eutsiz. Hala ere, instituzioen aldetik baztertuta sentitzen direla diote, eta politika integralen falta somatzen dutela, honela dio Besak instituzio publikoei... + gehiago irakurri

2021-07-01 | Dani Blanco | Eneritz Arzallus Alustiza

Lurraren Orena Lezoko Apaiziartza auzoan dagoen agroaldea bat da. Orain hamar urte okupatu zituzten lurrak lantzen jarraitzen dute proiektu txikitzaileen aurka eta nekazaritza jasangarriaren alde. Osasuntsu jatea denon eskubidea dela ardatz hartuta eta auzolana oinarri, produktu ekologikoak ekoizten dituzte modu kolektiboan.

Lurra Herriari Deika ARGIAk eta Agroekologia mugimenduak elkarlanean abiatu duten proiektua da, kamisetak ateraz hasi zenaren osagarri da Euskal Herriko hainbat proiektu biltzen dituen... + gehiago irakurri

2021-06-29 | Eneko Arzuaga

Aleka elkartea egungo hazi-merkatuaren alternatiba sortzen diharduen ekimena da. Beizamako Leundaberri baserrian kokatzen da eta hamabi ekoizleko sarea du oinarri. Haziak multinazionalen esku utzi ditugula dio proiektuko langilea den Kelo Arribasek, eta hazi-merkatu horrek uniformetasuna eta higadura genetikoa nahiz kulturala inposatzen dizkiola gure nekazaritzari. Horren aurrean, eredu agroekologikoaren aldeko apustu argia egiten dute Alekan.

Lurra Herriari Deika ARGIAk eta Agroekologia mugimenduak elkarlanean... + gehiago irakurri

2021-06-24 | Eneko Arzuaga

Mikel eta Igor Olite anaiek abiatu zuten Guneko arrautza ekologikoen proiektua. Nafarroako San Martin Unxen dute oilategia eta inguruko merkatari txikiei saltzen diete, gertuko harremanak eta salmenta baitituzte oinarri

+ gehiago irakurri
2021-06-22 | Dani Blanco | Eneritz Arzallus Alustiza

Bizkaigane Elkartea hamar lagunez osatutako kooperatiba bat da, Bizkaiko Errigoiti herrian kokatzen dena. Behiak eta ardiak dituzte eta mota askotako esnekiak ekoizten dituzte euren inguruan saltzeko.1983an abiatutako

+ gehiago irakurri
Zurea bidali