Segurtamenak alde batera uzteko kemena eskatzen du sorkuntzak Erich Fromm

Bizi-baratzea

(01:00ak arte)
Gaurko hitza
Hautsa
:  Ongarri minerala, zenbait tokitan
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

JAKINGAIAK  >  Baratzea/Ortua  >  Lurra eta ongarriak

2017-04-09 | Jakoba Errekondo

Negua da lurrari eta landareei karea emateko garaia. Ehundaka urtetako ohitura da karetzearena. Kareharria karobian karetu, erre, eta kare horrekin karetu soro, baratze, belaze eta sagasti. Etxeak eta arbolak berak ere karetzen ziren, azala karesnez edo latsun-urez edo kisu-gesalez margotuz. Horrek gaitzak eta izurriteak uxatzen zituen ukuilutik eta etxetik, baita etxeari eusten zioten sagastietatik ere. Desinfektatzaile bizkorra da karea, kisua, gatzina edo latsuna.
    Ezkutuko beste lan mordoxka ere... + gehiago irakurri

2015-09-27 | Jakoba Errekondo

Baratze bazterrean beti behar du hondakinak usteltzeko txoko bat. Zopizartzean, jorratzean, belarrak kentzean edo uzta amaitu delako berea eman duten landareen hondakinak kentzean sortzen den materiala, ondo gauza aberatsa da. Jeneralean bazterrean pilatu eta bertan usteltzen uzten da; lur ustela sortuko da. Luar pilari ere eman dakioke. Ongarri izango da hurrengo uztetarako.

Kaltegarri ere izan daiteke. Argazkiko tomate zarbak edo mastrak gorrinak jo duenaren zantzu garbiak ditu. Saldiasen esaten duten bezala... + gehiago irakurri

2015-06-28 | Jakoba Errekondo

Mikatza dut kafea. Mikatza dut gustuko. Gozotik urruti, gazi puntta eta erre punttua duena. Gatz ttantta bat ere ederki letorkiokeela amets egiten dut, maiz. Izan ere kafea! Taxuzko kafe batek ahosabaiaren azken gapirioaren eta mingainaren atzeko pendizaren artean loratzen duen lehor arantza beste zerk sor dezake? Tabernan zapuzten dira, ia egunero, nire kafe ametsak. Kafea ateratzen didatenero, ia. Ez ganorarik, ez fundamenturik, ez gogorik gabe, basokada bat iturriko ura balitz bezala ateratzen dutenean kafea... + gehiago irakurri

2015-02-22 | Jakoba Errekondo

Erreka, ibai eta errio aldamenetako erribera lurrak dira Euskal Herri atlantikoko nekazarien ametsetako paradisua. Lur onenak hortxe bildu dira, urak ekarrita milioika urtean; ez kristorik ezta jainkoaren asmakizuna sortu zuen jenderik existitzen ez zen garaietan hasitako lanak.

Lur sakonak izan ohi dira, beltzak, harroak, aberatsak eta etengabe bertatik bertara ura dutenak. Lantzeko errazak, ia isuririk gabekoak. Pagotxa Lurra landu eta ematen duen mozkinetik bizi nahi duenarentzat. Harroak, hondar eta mausar asko... + gehiago irakurri

2015-02-15 | Jakoba Errekondo

Uholdeak etorri dira, goian-behean. Ibaia errio bihurtzen den lurretan gaude, erribera galantak Atlantikoari begira. Erribera hauek itsasoaren gora-beheren eraginetik babesteko eraikitako muntoak eta zanpiadurak ederki

+ gehiago irakurri
2014-12-14 | Jakoba Errekondo

Hiztegi ugaritan ageri da. Ereiteko dagoen soroan egiten den sua. Alorrean erretzen den zabor piloa. Soroetan egiten den belar, sasi eta arduien errea, gero errautsak lurrean barreiatzeko. Soroan batutako zakarrak erretzea

+ gehiago irakurri
2014-05-11 | Jakoba Errekondo

Ardiak jaten ditu. Txileko Andeetan “chagual” bezala “come ovejas” deitzen dute Puya chilensis landarea. Bere arantza luze zorrotzetan kateatu eta gosez hildako ardiek eta txoriek, usteldu ahala,

+ gehiago irakurri
2013-02-10 | Jakoba Errekondo

Intsektuak garbitzeko xaboia oso ona da. Garbitu, jo eta garbitu, akabatu! Intsektuen ezaugarri berezienetakoa beren azala da. Azala dute egitura, eskeleto. Azaletik arnasa hartzen dute. Azala da babesa. Eta kitina, argizari

+ gehiago irakurri