Azak eta porruak eraman ditu neguak

Bizi-baratzea

JAKINGAIAK  >  Lorategia  >  Bestelakoak

2019-06-09 | Jakoba Errekondo

Gero eta dolda gutxiago antzematen da kalean. Alkoholak eragindako dardarizoa da dolda. Ez da kalean grosarik ikusten. Grosa, ardo beltzetik edan duenaren ezpainetan geratzen den orbana da. Ez beltza edo alkohol gutxiago edaten delako, ez; mokoa zuritzen, txorroxten ari zaigu eta ardo eta alkohol garestiagoak eta apainagoak, dotoreagoak hartzen ditugu, eta ahal denean ezkutuan. Nola azaldu ba grosa eta dolda!

Dolda-belarra ere bada, Sempervivum tectorum. Izen horrekin, alkoholak eragindago dardarari aurre egiten... + gehiago irakurri

2019-06-02 | Jakoba Errekondo

Ihia zer den galdetu dit lagun batek berdantzart. Landareei buruz irakurtzen ari zela, ihiarekin topo egin du. Nire erantzuna hauxe izan zen: belar mehe, borobil txorrotx, belaunetarainokoa. Euskarazko Wikipediak honela dio: “Ihiak alde hezeetan hazten diren belarki bizikorrak dira (Juncus generoa), zurtoin zuzena eta malgua dutena. Orokorki 1,5 metroko garaiera dute”. Euskal Herrian ihi mota ugari dugu eta denak Juncus generoan biltzen dira, bai. Arrazoi du, hezetasuna bada, ihia izateko arrisku handia... + gehiago irakurri

2017-03-05 | Jakoba Errekondo

Udako oporrak antolatzeko beste proposamen batekin nator. Ekainetik irail erdira arteko tarte horretan goza daitekeen aukera bat. Mediterraneoaren ekialdeko bazterrean, Ekialde Hurbila deitzen dugun horretan, duela 2.000 urte inguru ziren landareen bilduma bat ezagutzeko aukera. 

2015-10-18 | Jakoba Errekondo

Ile-apaintzaile eta artista ugari dago lorazainen artean. Landareak espaloi lehorretako zulo-ziega-kartzeletan sartu eta nola-hala bizitzera kondenatzea nahikoa ez eta berezko forma naturala ere ezin eraman. Kaleko aldameneko etxekoak, sofan edo besaulkian zangoak zabal-zabal dela, leihoko bista kentzen diola deituko zuen udaltzaingora eta di-da hor etorriko ziren zuhaitzaren poza antzutzera. Eta deiak errepika ez daitezen ohiko ile-apaintzaile lanen “premia” duten zuhaitzen zerrendan hauek ere sartu eta... + gehiago irakurri