Ez dago bi baratze berdinik. Baratze batean ez dago bi egun berdinik Hugh Johnson

Bizi-baratzea

(01:00ak arte)
Gaurko hitza
Hauts
:  Ongarri minerala, zenbait tokitan
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

JAKINGAIAK  >  Lorategia  >  Belazeak

2018-07-01 | Jakoba Errekondo

Urte sasoi hau iristen den guztietan arreta erakartzen didan landare familia da Hypericum-tarrena. Eguzkia bere harroenean den egun hauetan haren antza nabarmena duten loreak erakusten dituzte, tente gora. Sendi horretakoen artean etxekoena milazuloa dut, Hypericum perforatum. Bere izen mordoak dio zenbateraino geurea dugun: milazilo, milasilo, milaxilo, ausiki-belarra, osto argal, epai-belarra, erle-belarra, likurusa, likurusna, bihoztxo, santio-belarra...

Erabilera ugari duen sendabelarra da: astenia psikikoa eta... + gehiago irakurri

2018-03-25 | Jakoba Errekondo

Udaberrieroko gogoari ezin eutsi aurten. Neguak gorritutako belaze batzuk berdetzen hasi ordurako urteko lehen soinekoa janzten dute, jantzi ikusgarria, hori-horia. Lore multzo borobil nabarmena irekitzen du txikori-belarrak (Taraxacum officinale) sasoi honetan. Jose Maria de Lakoizketak bere 1888ko liburuan “galkidea” deitzen du eta argibideetan “gariaren kidea” edo “gariaren garaikidea” dela dio, udaberriaren hasieran hazten delako. Txikoria ere deitzen zaiola dio.

Izen ugari du... + gehiago irakurri