Bizi-baratzea

ALBISTEAK  >  Lorategia

2020-03-22 | Jakoba Errekondo

Lilipak edo nartzisoak loretan dira. Nabarmen adierazten dute mendean hartutako bere lurren berri. Neguan loratzen dira, kolore zuri-hori ikusgarritan, eta usaina bafadaka hedatzen dute. Multzoka bizi dira; lurpean erraboila emankorra dute, eta bat zen tokian, urtetik urtera zabaldu eta zabaldu, sail handiak sortzen dira. 

Lilipak Narcissus generoko landareak dira. Euskal Herrian, berezkoak, naturalak, hamar bat bizi dira; lorategietan landatutakoez kanpo, jakina. Narcissus izena grekotik omen dator, eta... + gehiago irakurri

2020-03-08 | Jakoba Errekondo

Udari begira jarri gaituen eguraldi honek landareak ederki mugitu ditu. Gu ere bai. Zaldibarren, Eitzaga auzoko zabortegiko madarikazioaren ardurak eskatzera, eta langileei, haien senideei eta auzotarrei babesa emateko manifestazioan Eibarko Amañatik abiatu ginen. Hasi zain ginela hor non ikusten dudan balkoi bat leiho-geranio lorez bete (Pelargonium x hortorum). Loretza gorriak begia jo zidan.

Inorekin mokoka edo moskoka hasteko asmo zipitzik ez dut. Mokotik mokora bai ordea, ez gureetan, landareenetan... + gehiago irakurri

2019-12-15 | Jakoba Errekondo

Umetako oroitzapena dut nola “txitoa” deitzen genion. Loreak oilo txitaren burua gogora ekartzen zigun. Jose Maria Lakoizketak 1888an Bertizaranan jaso zuen “kurkubia” izena, kurkubi edo botilatxo baten antza duelako bere fruitutxoak. Bortzirin “kaskabila” esaten diotela dio. Javier Irigarayk 1976an, Gesalazko ibarrean, “boka-perro”, “kañamera” eta “zubiel” izenak jaso zituen. Rhinanthus mediterraneus da. Euskal Herri osoan ezaguna den... + gehiago irakurri

2019-09-15 | Jakoba Errekondo

Landareen galbideak arrazoi ugari izan dezake. Garai batean hiru multzotan banatzen ziren: gaitzak, izurriteak eta belar edo landare “txarrak”. Gaur egun landareen hondagarri guztiei izurrite deitzea da joera nagusia. Lehen izurritea esaten zitzaion intsektu, akaro, nematodo, hegazti, karraskari edo beste animalia kaltegarriren baten ugaritzeak sortutako ezbeharrari. Orain berdin da onddo, birus, har, txori, bakterio, akaro edo beldar; landareari kalte egiten dion guztiari izurritea deitzen zaio... + gehiago irakurri

2019-07-28 | Jakoba Errekondo

Simaur eta hondakin pilatan apopilo bat izaten da udan, ez denetan baina askotan: asma-belarra edo estramonioa, Datura stramonium. Zenbaitek “ikozoro” edo “pikuzoro” izenak ere jaso dituzte landare

+ gehiago irakurri
2019-07-21 | Jakoba Errekondo

Sits bat bizi da Ipar Amerikan, hegal berdeetan marra mehe zuri izurtu batzuk erakusten dituena. Synchlora aerata du izen zientifikoa, eta sits esmeralda izurtua edo sits kamuflatua esaten zaio. Sitsaren ezaugarri

+ gehiago irakurri
2019-06-16 | Jakoba Errekondo

Bearri-karats esaten diogu hemen belar bati, Asarum europaeum. Lurretik binaka atera eta gehienez ere arrabete luzatuko den hostoak belarri itxura ederra duela ezin uka. Era berean, kirats edo karats nabarmena hedatzen du:

+ gehiago irakurri
2019-06-09 | Jakoba Errekondo

Gero eta dolda gutxiago antzematen da kalean. Alkoholak eragindako dardarizoa da dolda. Ez da kalean grosarik ikusten. Grosa, ardo beltzetik edan duenaren ezpainetan geratzen den orbana da. Ez beltza edo alkohol gutxiago

+ gehiago irakurri
2019-06-02 | Jakoba Errekondo

Ihia zer den galdetu dit lagun batek berdantzart. Landareei buruz irakurtzen ari zela, ihiarekin topo egin du. Nire erantzuna hauxe izan zen: belar mehe, borobil txorrotx, belaunetarainokoa. Euskarazko Wikipediak honela dio:

+ gehiago irakurri
2019-05-12 | Jakoba Errekondo

Landareek bereziki maite dituzte toki jakin batzuk. Geure gisara, landare bakoitza bat eta bakarra da. Bakoitza horrek bere apetak eta zaletasunak ditu. Zaletasun horiek, aurretik dituen bizitzeko nahitaezko baldintzen

+ gehiago irakurri