Bizi-baratzea

ALBISTEAK  >  Antzerkia  >  Libertimendua

2022-05-10 | Kanaldude

Hazparneko libertimenduak herriko eta inguruetako dantzari, zirtzil, musikari, joaldun eta bertsolariak berriro bildu ditu eta hilabeteetako lanaren ostean, ikuskizuna eskaini diote jendeari. Eguraldia lagun, giro gozoan egin ziren dantzak, bertsoak eta antzerkia Hazparnen. Honakoa Kanaldudek eginiko bideo erreportajea da. 

2022-03-02 | Kanaldude

Baigurako libertimenduek ireki dute 2022ko Baxe Nafarroko inauterien garaia. Aurten zortzi herrietako gazteak bildu dira dantzen eta zirtzilen jokoa prestatzeko: Bidarrai, Arrosa, Ortzaize, Irisarri, Suhuskune Makea, Lekorne eta Luhoso. Landutako gaien artean izan dira Covid-19aren izurritea, EHZ festibala, Arbonako lur okupatuak, besteak beste. Zirtzilen jokoaren idazlanetan ari izan den Joan Jaunarena ortzaiztar gaztearentzat ageri da jendeak plazera hartzearen beharra duela, hala adierazi dio Kanalduderi bideo... + gehiago irakurri

2022-02-22 | ARGIA

Pasa den irailetik ari dira auzotarrak "Añorgako Dibertimendua" itxuratzen eta otsailaren 26an plazaratuko dute. Nafarroa Behereko libertimenduak oinarri hartuta, dantza, antzerkia eta bertso bidez jorratuko dituzte umorez egungo gaiak. Lau dantza sortu dituzte propio emanaldi honetarako eta "Giri" gida turistikoa izango da pertsonaia nagusia.

2022-02-22 | dantzan.eus

Herri batzuetan urtero moduko inauteriak izango direla adierazi da, beste zenbaitetan moldatu egin dituzte eta beste batzuetan bertan behera gelditu dira inauteriak. Sarrera honetan beste urteetan ospatu izan diren errituak zerrendatu ditugu, baina horrek ez du esan nahi aurten denak egingo direnik.

2021-03-03 | Kanaldude

Kitzikatzank, Iruski eta Burgaintzi elkarteek antolaturik, usaiako libertimendu arrakastatsuak egin ziren Amikuzen. Luhuso-Makea-Lekorneko gazteek filmatu ikusgarriaren laburpen bat proposatzen dauku Martta Irigoien

+ gehiago irakurri
2021-02-24 | Kanaldude

Urtero bezala, Garazi eskualdeko gazteak elkartu ziren 2020ko otsailean Donibane Garaziko merkatu estalian, usaiako libertimenduen emaiteko. Publiko jendetsu baten aitzinean pasatu ziren dantzari, zirtzil eta+ gehiago irakurri