Euskal Hirigune Elkargoan elikadura eta laborantzaren ardura du Isabelle Pargadek. Laborantza lurren desagerpenari buruz galdetu dio ARGIAk, eta lehen sektorearen funtsa guzion plateretan ageri denez, elikadura burujabetzaz hitz egiten bukatu dugu.
Batean Arbonan, bestean Bidarrain, ondokoan Lakarrin, laborantza lurren gaineko espekulazio kasu andana plazaratzen da aldi hauetan. Alta, fenomenoa ez da berria, baina herritarren eta ELB zein Lurzaindiaren begirantza lanari esker argiratzen dira dirudun handi horien salerosteak. Safer egiturak du laborantza lurren kudeaketaren ardura Frantziako Estatuan, baina legediak bideratu eskumenei dagokienez, bistakoa gelditzen da ezinak ere dituela. Arteka juridiko horietaz baliatzen dira espekulatzaileak, Safer-ak dituen... + gehiago irakurri
Lurra eta Agujetak podcastaren lehenengo atal honetan saioaren nondik norakoak azaltzeaz gain, lurren okupazioaren gaiari heldu diote. Gaian sakondu eta teorizatzetik harago, sagardoa, sagar zukua eta sagar ozpina autokontsumorako ekoizten dituzten 'Sagarrondu' proiektuko kideak gonbidatu dituzte.
Lesotho Estatua gaur egun munduko elikagai-laguntzaren mende dago. Lursail handiko monolaborantzaren porrotaren adibide esanguratsua da, konponbide baten hasiera bertako sortzaile batek garatu zuen arren. Garapenaren kontzeptua birpentsatzeko balio digu: industrializazioaren eta urbanizazioaren sinonimo ote da, edo elikadura burujabetzari eta ezagupenen partekatzeari toki gehiago egin beharko genieke?
Odei Bimboire eta Gorka Torrek euren esperientzia partekatu dute etxean behar diren elikagaiak bertan ekoizteko. Alde praktikoan zein filosofikoan sakondu dute, gai honek soka luzea baitu eta arlo asko izan behar dira
+ gehiago irakurri