Bizi-baratzea

ALBISTEAK  >  Kurdistan

2020-05-22 | Lander Arbelaitz Mitxelena

Water for Rojava, edo Ura Rojavarentzat, kanpaina abiatu dute aste honetan, Siriaren menpeko Kurdistanen Daesh eta Turkiako armadak hondatutako azpiegiturak konpondu eta emakumeek sortutako kooperatibak bultzatzeko, besteak beste.

2020-05-07 | ARGIA

Folk musika lantzen duen Grup Yorum musika taldeko kidea zen eta talde honetan gose grebaren ondorioz hildako hirugarren kidea da. Taldea dozenaka pertsonez osatua dago eta protestan ari da aspaldi, besteak beste, Turkiako Gobernuak bere jarduera debekatua duelako.

2020-04-24 | Alba Sotorra Clua

Askatasunari buruzko historia hau Siriako gerlako Kurdistango frontean gertatzen da. Arian komandanteak Kobanerantz gidatzen du emakume-batailoi bat, (SISen menpe daudenak askatzeko asmoaz. Arianek oso gazte zela ikusi zuen sexu-indarkeriaren biktimek jasandako tratu basatia eta bere esku dagoena egiten du bere adiskideek borrokaren zentzua aurki dezaten: hurrengo belaunaldiko emakumeentzat askatasuna.

Oharra: Bideoa ezin baduzu hemen ikusi, sakatu "Watch on Vimeo" botoia.

 

2020-03-23 | Amaia Lekunberri Ansola

Zeinab Murad (Bagdad, Irak, 1968) kazetaria da izatez, baina bere jarduna tarteko, orain hamarkada bat pasa erbesteratu behar izan zuen. Suedian bizi da egun, nahiz eta begirada Kurdistanen jarria duen. Urritik lehendakarikidea da KNK Kurdistango Kongresu Nazionalean, territorio kurdua zatitzen duten lau estatuetako zein diasporako alderdiak eta elkarteak biltzen dituen antolakundean. Jatorriz Feylia izanik, borrokan aski zaildutako komunitatearen parte da. 70eko hamarkadan, Ahmed Hasán al Bakr gobernuburu zela,... + gehiago irakurri