Bizi-baratzea

ALBISTEAK  >  Ibaiak

2022-06-19 | Reyes Ilintxeta

Murillotik Aragoi ibaia pasatzen da eta bere uretan murgiltzea maite izan du beti. Amuarraina deitzen zioten txikitan herrian. Ura eta naturarekiko pasioak bultzatuta, hainbat kolektibotan parte hartu du. Orain Urbizirekin ari da lanean eta beste hamahiru talde ekologistarekin Caparrosoko behi makroetxaldearen inguruko eragin handiko informazio kanpaina jarri dute abian.

2022-05-26 | Urko Apaolaza Avila

Labarretan pilatutako plastiko eta hondakinak bildu eta flysha garbitzeko goiz pasa egingo du Mutriku, Deba eta Zumaiako euskal kostaldean dagoen Geoparkeak igande honetan. Ekintza hori, Europako Geoparkeen Astearen barruan programaturiko egitarauaren baitan antolatu dute.

2021-12-07 | ARGIA

Lesakan hasi eta Hondarribiraino, Bidasoa ibaian pilaturiko hondakinak biltzea helburu duen garbiketa erraldoia antolatu du Recicla-Birziklatu elkarteak. 40 bat lagun arituko dira antolaketan eta ehunka boluntario lortu nahi dituzte zaborra jasotzeko. Lesaka, Bera, Biriatu, Urruña-Pausu, Irun, Hendaia eta Hondarribia, Bidasoa ibaiak zeharkatzen dituen zazpi herrietako udalek bat egin dute ekimenarekin.

2021-12-06 | Leire Artola Arin

Euriteen ondorioz ibaiek ezinbestean gainezka egiten dutela gogorarazi du talde ekologistak, prozesu naturala delako. Gomendatu dute inguru horietan ez eraikitzeko eta ibaien ibilgua desbideratzen duten proiektuak ez egiteko. Barakaldoko Gorostiza eremuaren uholde-arriskuaz ohartarazi dute.

Zurea bidali