Fruta arbolen inausketa lanetarako prest bazaude, bost aholku eman nahi dizkizut.
Ardoa, garagardoa, baita txakolina edota olioa ere, iraultza baten lekuko izan dira guztiak, produktuaren dibertsifikazioa bultzatu eta balioa eman dien prozesu batetako protagonistak. Sagardoari dagokio orain urratsa ematea, merkatuan nor izan nahi badu, Mikel Garaizabal enologoak azaldu digunez. Oinarri sendoa daukagu: bertako lehengaia.
Sagarra da Euskal Herriko altxor handietako bat, hemengo baserri eta sagastietan mendez mende garatu, hobetu eta gureganaino heldu dena. Harekin batera, sagardoa, milaka urtean bidelagun izan duena. Aberastasun izugarria dugu, sagardotarako bereziak eta bakarrak diren sagar motetan: gaziak eta gezak.
Udaren amaieran eta udazkenean egin ziren ardoak. Sagarrarenak, udarearenak, mahatsarenak, fruituen nahasteenak eta abar. Zer emaitza emango dute, ordea? Nork daki? Nork esango du, aurrez, aho sabaira zer dasta emango duten? Sagardogintza eta ardogintza arte baldin badira, ardo horiek egiteko fruitugintza bai dela artea; artegintza da, eta emaitza dituen fruituak, artelanak.
Ondoegi ohituta gaude sagardoekin eta ardoekin. Upategian, ustez, gauzak urtero bezala egin, urtero-urtero botilak ireki eta emaitza dastatzeko... + gehiago irakurri
Unai Arangurenek eta Nerea Idigorasek frutagintza agroekologikoaren inguruko esperientzia azaldu dute.
Ehne Bizkaia eta Mundubatek ekoiztutako formazio bideoa bat da hau. Bertan, Jose Antonio Zamalloaren eskutik sagar zukua eta sagardoa modu artisauan nola egin ezagutzeko aukera izango dugu.