Lagun baten gomendioa dela medio, Nafarroako Gobernuaren altzoko INTIA nekazaritza institutuko Laborantzen Babeserako atalean dagoen jakinarazpengunetik Fruta-arbolen osasun kudeaketa zuzena egiteko kontuan izan behar dituzun gomendioak dokumentua eskuratu dut, eta baita amaren batean jan ere. Bertan fruta-arbolen izurrite eta gaixotasunak saihesteko erabilgarriak diren hamar aholku agertzen dira.
Fruta arbolen inausketa lanetarako prest bazaude, bost aholku eman nahi dizkizut.
Ardoa, garagardoa, baita txakolina edota olioa ere, iraultza baten lekuko izan dira guztiak, produktuaren dibertsifikazioa bultzatu eta balioa eman dien prozesu batetako protagonistak. Sagardoari dagokio orain urratsa ematea, merkatuan nor izan nahi badu, Mikel Garaizabal enologoak azaldu digunez. Oinarri sendoa daukagu: bertako lehengaia.
Sagarra da Euskal Herriko altxor handietako bat, hemengo baserri eta sagastietan mendez mende garatu, hobetu eta gureganaino heldu dena. Harekin batera, sagardoa, milaka urtean bidelagun izan duena. Aberastasun izugarria dugu, sagardotarako bereziak eta bakarrak diren sagar motetan: gaziak eta gezak.
Unai Arangurenek eta Nerea Idigorasek frutagintza agroekologikoaren inguruko esperientzia azaldu dute.
Ehne Bizkaia eta Mundubatek ekoiztutako formazio bideoa bat da hau. Bertan, Jose Antonio Zamalloaren eskutik sagar zukua eta sagardoa modu artisauan nola egin ezagutzeko aukera izango dugu.