Bizi-baratzea

ALBISTEAK  >  Biodibertsitatea

2022-06-01 | Pello Zubiria Kamino | Eneritz Arzallus Alustiza

“Kukuak kantatzen du maiatzean ku-ku” ikasi genuen kantatzen umetan, baina maiatzetik maiatzera bakanduz datoz hegazti horren hotsak. Ornitologoek gero eta gehiago argitzen dizkigute txori migratzaile mitikoaren sekretuak, baina aldi berean gizarte industrializatuok zerbait ari gara oker egiten hegaztia suntsitze bidean jartzeko. Kukuari erne egoteko esan digu Pello Zubiriak, bera baita gure biodibertsitatearen kalitatea markatzen duen termometroa. Irakurri hemen ARGIAn idatzi duen artikulua.

2022-05-29 | Pello Zubiria Kamino

“Kukuak kantatzen du maiatzean ku-ku” ikasi genuen kantatzen umetan, baina maiatzetik maiatzera bakanduz datoz hegazti horren hotsak. Ornitologoek gero eta gehiago argitzen dizkigute txori migratzaile mitikoaren sekretuak, baina aldi berean gizarte industrializatuok zerbait ari gara oker egiten hegaztia suntsitze bidean jartzeko. Erne kukuari, gure biodibertsitatearen kalitatea markatzen duen termometro bikainari.

2022-05-19 | Urko Apaolaza Avila

Pirinoetako Lan Elkarteak egindako ikerlan baten arabera, mendikateko glaziarren erdia galdu da 1983tik, tenperaturaren batez bestekoa 1,6 gradu beroagoa da eta duela hamarkada batzuk baino %8 euri gutxiago egiten du orain. Datu kezkagarri horien aurrean, Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia diseinatu dute, lurralde "erresiliente" bihurtzeko.

2022-04-26 | ARGIA

Tximeleten habitatak suntsitzen eta eraldatzen ari diren garaiotan, haientzako espazioak berreskuratzeko lanean ari da Zerynthia Elkartea. Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean, oraingoan Ulia Interpretazio Zentroan egin dute tximeleten oasia. Apirilaren 30ean inauguratuko dute eta tailer didaktikoa antolatu dute.