Bizi-baratzea

ALBISTEAK  >  Bestelakoak

2019-05-19 | Jakoba Errekondo

Egunak gauari gaina hartzen dio udaberriko ekinozioarekin. Aurten martxoaren 20an gertatu da, 22:59an, udaberriaren atea irekiz. Eki aurrizkiak gauza bera esan nahi du. Ordura arte gaua luzeagoa zen. Egun hartan egunak eta gauak hamabina ordu izan zituzten. Ordutik eguna luzatzen ari da eta gaua laburtzen. Naturak ederki nabarmentzen du koska hori. Egunaren luzaroak bi gauza indartzen ditu, batez ere, argitasuna eta tenperatura. Garai beroenak badatoz... Beroa ikusi ere egin ezin dutenak, zapuzten, lorea, fruitua eta... + gehiago irakurri

2019-03-31 | Jakoba Errekondo

Eguraldia aspaldian dugu hizpidean jarria; klimarena, ordea, berri samarra da. Klima aldaketa zer den argitu behar handirik ez dago. Paisaia zer den azaltzea bai, horren premia gorriagoa da. Puri-purian dago klimaren aldaketaz hitzaldi, mahai inguru edota nazioarteko konferentziak antolatzea. Ni “klima aldaketa eta paisaia” gaiaz aritu naiz mahai inguru pare batean, eta zailena paisaia geu garela azaltzea gertatzen zait.

Nahiago nuke Fernando Pessoak esaten zuen hura egia balitz: “Ez dugu ikusten... + gehiago irakurri

2018-09-16 | Jakoba Errekondo

Fruituak bildu eta dolarerako bidean jartzeko sasoia da. Udarea (Pyrus communis), sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera)... Bide motz eta azkarra dirudi baina makina bat itzulinguru eta hauen saihesbide landu behar dira fruitua muztio eta muztioa edari alkoholdun bihurtu arte.

Nire ustez, fruitu eta haziekin edari alkoholdunak egitearen arrazoi nagusiak bi izan dira. Batetik, uztak kontserbatzeko era bat da: alkohola iraunarazle edo kontserbatzaile denez, fruitu asko zenean gerora eta ondotxo gerora... + gehiago irakurri

2018-07-22 | Jakoba Errekondo

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek; baita geurean ere.

Milaka urte dira laboreak ekarri zituztela-genituela. Beraiei txirikordatutako makina bat istorio izango da bazterretan, ez alferrik jendarte eredu baten oinarrizko elikaduraren ardatzetako bat dira, Mediterraneo aldetik... + gehiago irakurri

2018-04-22 | Jakoba Errekondo

Laboreekin egiten diren ardoetara itzuliz, ezker-aihena (Humulus lupulus) kontserbatzaile eta dasta mikatzaren eransle dute. Laboreak eta ezker-aihena uztartzeak makina bat zurrustada gozo sortua du, kurka-kurka, batik bat

+ gehiago irakurri
2018-04-15 | Jakoba Errekondo

Gure etxean ezker-aihena izenarekin ezagutu genuen (Humulus lupulus). Izan ere, makina bat ezker-aihen landu da gure herriko errioaren erriberatan, garagardogintza hedatu zenarekin batera. Otsaihena, zerbeza-lorea,

+ gehiago irakurri
2018-04-01

Udaberriak ekarri dit gaia sudurraren aurrera. New Yorkeko ikerketa gune desberdinetan lan egiten zuten C. Bushdid, M. O. Magnasco, L.B. Vosshall eta A. Keller zientzialariek 2014ko martxoan “Science Magazine”

+ gehiago irakurri
2018-01-14 | Jakoba Errekondo

Urte arteko egun xelebreak amaitu dira, lurretik sortutakoetatik jan eta edan batean osatzen diren egunak. Hobebeharrez, onenetik onenera janedan ere. Ustez. Kaba eta xanpain botila astunak erraz dantzatzen dira. Gaur egun

+ gehiago irakurri
2017-05-28 | Jakoba Errekondo
2017-05-21 | Jakoba Errekondo
Zurea bidali