Martxoko ilzaharra, horrek eraman du nire behor zaharra

Bizi-baratzea

(01:00ak arte)
Gaurko hitza
Hautsa
:  Ongarri minerala, zenbait tokitan
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

JAKINGAIAK  >  Baratzea/Ortua  >  Bestelakoak

2018-03-04 | Jakoba Errekondo

Nekazaritza ekologikotik harago doazen beste bide batzuk ere badira. Ekologikoak, gure gaurko egun hauetan, araudi jakin bat betetzen dutela besterik ez du esan nahi. Ohiko nekazaritza industriala edo kapitalistarekin alderatuta ikaragarrizko aurrerapausoa da, ez ordea helmuga, zenbaitentzat behintzat. Agroekologia, nekazaritza biodinamikoa, nekazaritza birsortzailea, iraute nekazaritza, nekazaritza hiritarra... Hizkuntza aberasten ari da alorrez alor gure lur sailetan. Eskerrak.

Adibidez, gero eta ohikoagoa da... + gehiago irakurri

2018-01-21 | Iñaki Sanz-Azkue

Garagardoa egiteko erabiltzen den lupulua eta sagardoa nahastean ateratzen den edaria berezia da. Zaporea, freskotasuna eta nortasuna; hiruak omen ditu. Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan arrakasta handia du, eta Galizian ere atera dute halakorik, bertako sagarra eta kanpoko lupuluarekin egina. Euskal Herrian, ordea, sagardo lupuluduna edari arrotza da. Oraingoz.

2017-01-15 | Iñaki Sanz-Azkue

Lupulua ez da edozein landare. Lupulua landare berezia da eta baditu ondo gorderiko sekretu txikiak. Izan ere, lupuluaren lore emean, barnean, ezkutatuta dago garagardo onena egiteko sekretua: lupulina. II. Mundu Gerraren ostean, Euskal Herriko baratzeetan lupuluak inguratutako zortzi metroko makila luzeak azaldu zirenean inork gutxik zekien zer zen lupulua. Inork gutxik zer zen lupulina. Egun, garagardo artisaua indarra hartzen ari den honetan, gutxi dira lupulua ezagutzen ez dutenak, baina asko Euskal Herrian lupulua... + gehiago irakurri

2016-01-17 | Jakoba Errekondo

Gero eta material modernoagoak ikusten dira baratzeetan. Udaberrian azak jateko asmoz, neguan aldatu ditu baratzezain honek. Landaretxo guri-guriak pagotxa dira barraskilo eta bareentzat, jaki samurra. Baina plastikozko tutu izurtuak, bost litroko ur-botilak... Dena egokia da gasteropodo gosetiei landaretxotik urrun eusteko. Itsatsi eta indar pixka bat hartu artean, behinik behin. Era berean, haize zakarretatik eta eguraldiaren trakeskerietatik babestuko du. 

Paisaia lan bikainak egiten ditu jendeak. Zer da ba... + gehiago irakurri

2015-12-13 | Jakoba Errekondo

Zenbat ordu eman ote dute gure nekazariek zerutik datorrenaren peskizan? Eta igaro beharko dituztenak. Sekula santan ez da eguraldiarekin letorkeenaren beldur hori galduko; ezkutatu, aldendu, haizatu bai, baina betirako

+ gehiago irakurri
2015-11-15 | ARGIA
Jon Sarasua

Jakobaren baratzearen baztertxo batean jarri dut begia. Joxean Artzek egiten digu kuku kontrazaletik, eta Nemesio Etxanizek haren tolesduratik. Koldo Izagirre, Lauaxeta, Montoia, Juan Kruz Beloki, Borges edo

+ gehiago irakurri
2015-11-08 | Jakoba Errekondo

Landaguneratu garen kaletarrok, mundu berri baten atarian, hainbat zailtasun laketgarriri aurre egin behar izan diegu. Landareei hitz egiten dien amona baten faltan, aro egokia denean zopizartzen ari den aitonaren irudiaren

+ gehiago irakurri
2015-07-19 | Jakoba Errekondo

Baratzean lagun kuadrilla ikaragarria dugu. Zorri eta kotxinila janez egiten duen garbiketa asarrea dela eta, amona mantangorria hizpide izan dugu azkenaldi honetan. Ez da bakarra, ordea, ezta bakana ere. Antzeko lana egiten

+ gehiago irakurri
2015-02-08 | Jakoba Errekondo

Baratzea eskola paregabea da. Bertan gauza mordoa ikas daiteke. Baratzerik gabeko eskolarik ez litzateke ametitu behar. Ariketa, elikadura, biodibertsitatea, paisaia kulturala, genetika, garaian garaikoa, belaunaldien arteko

+ gehiago irakurri
2014-12-14 | Jakoba Errekondo

Udazkeneroko dolarez dolareko ibileran, aurten geldialdi berri bat egitea egokitu zait. Ustekabean topatu dut dolarea. Txakolin dolarea. Lekeitiora gonbidatu naute, baratze batera. Gezurra badirudi ere, lurrekotik lotu naute

+ gehiago irakurri