Jaizkibel mendiko habitata berreskuratzeko lanak iragarri dituzte: 3,13 hektarea hartzen duten 1.200 eukalipto zuhaitz bota eta bertako espezieak landatuko dituzte leku horretan, nagusiki ametzak.
20 ekintzaile inguru 25 hektareako jabetza pribatu batean sartu dira, eukaliptoak moztuz eta hesiak apurtuz. Eukaliptorik ez, haritza bai! mendi martxa bertatik igaro da, eta herritarrek dozenaka haritz landatu dituzte eukaliptotik askatutako eremuan. Ekintzaileek ekintza laburbiltzen duen bideoa zabaldu dute.