Deforestazioa geldiarazteaz gain, milioika zuhaitz gehiago behar ditu Lurrak klimaren zoratzea gelditu, euriak ugaritu eta biodibertsitatea berreskuratzeko. Baina ez begiratu soilik Amazonia edo Kongo edo Indonesiako hondamendiei: Europan lan handia daukagu duela mende gutxi arte edukitako basoak berreskuratzen. Egin daiteke apustu handiekin eta baita urrats txikiekin ere, oihan sakon europarra eraikiz edo gure ondoan zuhaitz eta heskaiak landatuz.
Kolore Guztietako Basoak elkarteak salatu duenez, gaitzak jotako pinuaren ordez baso eremu gehiena eukaliptoekin ordezkatzeko dinamikarekin Bizkaia daramate Portugalen begien bistatik kendu nahi duten eredu berera. Zehazki Bizkaiko Foru Aldundiko agintariei egozten die gertatzen ari denaren erantzukizuna.
Xixon hiriko udal batzak gehiengoz erabaki du herri-lurrak "eukaliptorik gabeko" eremu izendatu eta dagoenekoz horietan landatutakoak ebakitzen hastea. Izquierda Unidak aurkeztutako proposamenak PPren kontrako botoak bildu zituen; honek ezkerreko hautetsiei aurpegiratu die eukaliptoaren aurka "aurriritzi ideologikoengatik" daudela.