Lurrak loreetan farre egiten du Ralph Waldo Emerson

Bizi-baratzea

Sustraien eguna (00:20ak arte)
Gaurko hitza
Kime
:  Zuhaitz-adar mehea, kimu.
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

JAKINGAIAK  >  Baratzea/Ortua  >  Barazkiak eta belarrak

2018-12-23 | Jakoba Errekondo

Uzta gehienak burutu dira. Landareen zikloaren amaiera hazia da, beste landare berri baten zikloari hasiera emango diona, alegia. Uzta ganbararatzen dugunean fruituak edo haziak jaso ohi ditugu, eta bietatik jango dugu negua berotzeko. Landareak ikaragarrizko indarrak bideratu ditu fruitua eta hazia osatzera eta biek energia asko dute. Fruituan pilatutako energia hori, elikagai izango da haziak hara-hona hedatu behar dituzten animalientzat. Haziak berak energia meta bat dira. Hazia ernamuin edo hozi bat da oinarrian... + gehiago irakurri

2018-10-28 | Jakoba Errekondo

Baratxuria, Allium sativum, sekula ez da falta gure sukaldean. Lehortutako buru-sorta zintzilik urte osoan, eta berria lehen sei hilabeteetan. Etxetik baratzerako bidea hartzen ari dira orain baratxuri buruak eta aleak, ereintza sasoia. Gero ere, ereintza garaitik kanpora, makina bat bider joan beharko du baratxuriak baratzera. Baratzeko beste landareen gaitzei eta izurriteei aurre egiteko oso ona da baratxuria.

Gutako asko bezala, baratxuriaren usainak landareetan kalteak sortzen dituzten intsektu ugari uxatzen... + gehiago irakurri

2018-10-21 | Jakoba Errekondo

Baratxuriaren sasoia hemen da. Baratxuria ereiteko sasoia. Bere uztarena geroago izango da, eta hura buruan ekin behar lanari. Burua buruan, baratxuriarena zeurean. Baina denok ez dugu baratxuriaren burua helburu. Gero eta maizago ikusten da baratzeetan berdetarako ereindako baratxuria. Baratzeetan eta lorontzietan ere bai. Baratzegintzari ekiteko landare errazenetakoa da baratxuria. Terrazan, balkoian, leiho-koskan ontzi ttiki bat nahikoa da; baratxuri burua oso osorik hartu eta lurpean sartu, doi-doi lurrez estalita... + gehiago irakurri

2018-02-18 | Jakoba Errekondo

Beldurkundea ez, baina begirune eta lotsa arteko zerbaiten punttu batekin erantzuten dut, gero eta maizago, landareetan ia edozer galdetzen didanari. Eta punttu hori gero eta handiagoa da.

Berdantza-bart galdetu zidan batek ea tomatea (Solanum lycopersicum) noiz erein behar duen. Ni ohiko erretolikari bidea emateko pronto, baina orain etengabe bueltaka dudan zalantzari zirrikitua ireki nion, eta bere galderari beste galdera batekin erantzun: non biziko dira tomate horiek? Bizitoki izango duten horren arabera erein... + gehiago irakurri

2017-04-02 | Jakoba Errekondo
2017-02-26 | Jakoba Errekondo
2017-02-19 | Jakoba Errekondo
2017-02-12 | Jakoba Errekondo
2017-01-22 | Jakoba Errekondo
2016-10-23 | Jakoba Errekondo