Bizi-baratzea

ALBISTEAK  >  Baratzetik mundura

2022-09-22 | Garazi Zabaleta

Duela hamar urte pasatxo hartu zuten Amaia eta Nerea Arsuaga Etxebeste ahizpek Andoaingo baserrian barazki ekoizpena abiatzeko erabakia. “Baserria zaharberritzen ari ginela, ohartu ginen lursailak utziak genituela eta egoera txarrean jartzen ari zirela”, kontatu du Nereak. Gurasoek urteetan txukun mantendutako eta zaindutako lurrak  gainbeheran ikusteak amorrarazi egin zituen ahizpak, eta zerbait egin beharra zutela erabaki zuten. “Bagenuen beste zereginik, nik beste ikasketa batzuk nituen,... + gehiago irakurri

2022-09-20 | Garazi Zabaleta

Ziburun eta Donibane Lohitzunen dago Collecte et Compost, Pierre Koch eta Matthieu Hasléren proiektua. Izenak adierazten duen bezalaxe, hondakin organikoak bildu eta horiekin konposta egiten dute bi lapurtarrek. Bi hirietako jatetxe eta enpresetatik bizikletaz pasatzen dira hondakinak jasotzera, eta horretarako egokitutako gunean konposta egiten dute. Haien lan egiteko moduaz eta sortu duten sareaz gehiago jakin nahi izan dugu. Koch-ek erantzun ditu gure galderak.

2022-09-06 | Garazi Zabaleta

Serge eta Audrey Narbais baigorritarrak daude Etxean Egina xaboi-ekoizpen proiektuaren atzean. 2015ean jarri zuen bikoteak egitasmoa martxan, eta tailerra eta denda Baigorrin dituzte egun. Hurbileko lehengaiak eta ekologikoak darabiltzate haien produktuetan; xaboiak, kremak eta baltsamoak egiten dituzte, eta inguru hurbilean saltzen. Haienez gain, filosofia berarekin ekoitzitako bestelako kosmetika produktuak ere saltzen dituzte dendan, makillajea kasu. Proiektuaz eta haien ibilbideaz gehiago jakin nahi izan dugu, eta... + gehiago irakurri

2022-08-30 | Garazi Zabaleta

2018an sortu zuten Iñaki Etxebeste Larrañagak eta Markel Arriolabengoa Martiarenak Errez Kooperatiba Elkarte Txikia. Basogintzako kudeaketa eta aholkularitza enpresa da beraiena, baina jardun horri ikuspegi desberdin bat ematen diote. “Kooperatiba sortu genuen momentuan, krisian sartzen ari zen basogintza eredu nagusia, pinuaren gaixotasunaren harira”, azaldu du Arriolabengoak. Europan, estatu frantsesean nahiz Erresuma Batuan, ari ziren ordurako bestelako ereduetan sakontzen, eta Euskal... + gehiago irakurri

Zurea bidali