Nahitaezkoa beharko luke hiri hondakinetan organikoa bereizi, luartu eta lurrari bueltatzea; hil ala bizikoa.
"Mina da mina, ez da piparra; gonak dauzka eta ez da andrea; bizarrak dauzka eta ez da gizona”. Kandido Izagirre fraideak jasotako asmakizun bat da. Erantzuna berak dioen bezala: kipulia. Tipula edo uinua, Allium cepa, oraintxe ari da makurtzen. Lur azalean erdia lurpean eta erdia bixtan hazi den buruaren gainean hosto motots tentea du tipulak, eta hazkundea gelditzen denean motots hori etzan egiten da edo tontortu; tontortu edo garatu, zakildu, zildu, loretu, lilitu, ernamuindu, kukulatu, morronkatu,... + gehiago irakurri
Iraultza Txikien Akanpada egin dute Artean abuztuaren 25etik 29ra bitartean. Bertan izandako hainbat hitzaldiren artean, sendabelarren sekretuak partekatu ditu entzuleekin Garbiñe Larreak.
Jakintza eta jario harrigarria erakutsiz, “bide bazterretan” aurkitu daitezkeen hamabi sendabelarren hamaikana propietate aletu ditu: asuna, azeri buztana, plantilla belarra, txikoria, pasmo belarra, berbena... Zertarako diren egokiak (edo arriskutsuak), nola, zenbat denboran eta zein dosian hartu. Belarrekin... + gehiago irakurri
Hiri handitik ezin ateratzeak ernatu du nigan berde behar bitxi bat, orain artean sekula ezagutu gabea. Ados, beti izan zait atsegingarri berdetasuna begiestea mendian, basoan, golf zelaian, baina oraingo hau da, seguru
+ gehiago irakurriAldude, Banka, Urepeleko herritar multzo batek gogoeta egin du lekuan lekuko janaria ekoizteari buruz, barazkiez batez ere. Ideia hau gogoan, Pantxo Hirigaray gidari, hiru herrietako bost etxe-baratzeen bisita egin du
+ gehiago irakurri