Bizi-baratzea

ALBISTEAK  >  Airearen kalitatea

2022-04-12 | Ekologistak Martxan

Ortuellako udalerria herritarren mobilizazio baten lekuko izan ziren atzo, Barguilla auzoan, Sader enpresaren instalazioa berria jartzeko proiektuaren aurka. Ortuellan Sader Ez auzo-plataformak deitutako manifestazio honetan, Ekologistak Martxanek ere laguntzen duena, fabrika abian jartzeak udalerrian hondakin arriskutsuak eta kutsatzaileak isurtzea ekarriko duela salatu zen igandean.

2021-10-07 | Jakoba Errekondo

Aspaldi ez bezala gure etxean marrubiak (Fragaria x ananassa) jan eta jan ari gara udazkenaren sarrera ospakizun hauetan. Ez da gertaera makala, izan ere udazkena da marrubidian lanerako sasoi nagusia. Marrubidia osatu eta gaztetu edo erabat berritzeko landaketak orain egin ohi dira. Negu gorria edo beltza izango duten tokietan oraintxe eta negua badenik ere ia jabetzen ez diren itsasaldeko lurraldeetan urtea amaitu artean. Lorea eta fruitua eman eta eman ari den marrubi landarea negu atariko lan horiek egiteko sasoia... + gehiago irakurri

2021-09-22 | ARGIA

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) airearen kalitateari buruzko gomendio berriak argitaratu ditu asteazken honetan, 2005az geroztik zituenak baino zorrotzagoak, kutsadurak mundu osoan eragiten dituen urteko zazpi milioi heriotzak geldiarazteko asmoz.

2021-09-15 | Ander Zarraga | Hiruka .eus

Aire Zaintzaileak ekimenak ezagutzera eman dituen datuen arabera, Espainiako Estatuan neurtu dituzten 28 udalerrietatik Erandio da aire kutsatuena duena, Madril edo Bartzelonaren aurretik. Ikerketa antolatu duten elkarteetako bozeramaileek azaldu dutenez, harrituta daude emaitza horiekaz arazoa beraiek pentsatutakoa baino askoz ere larriagoa baita.

Zurea bidali