Bizi-baratzea

ALBISTEAK  >  Agroekologia

2022-09-18 | Reyes Ilintxeta

Gazta eta gazta artean hamaika bilera, dei eta txosten egiten ditu Mirian Otxotorena Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluko presidenteak. Ekoizpen ekologikoa eta nekaritza soziala bultzatzea etorkizunerako giltza dela aldarrikatzen du.

2022-09-13 | Gemma Garcia Fàbrega | La Directa

Elikadura-sistemetan aditua izateaz gain, Marta G. Riverak Nazio Batuen Erakundeko klima-aldaketari buruzko azken txostenak egiten parte hartu du, eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko (CSIC) ikerketa-irakaslea da. Amigos de la Tierra (Lurraren lagunak) elkarteak egin duen “Trantsizio agroekologikoaren beharra Espainian” txostenaz galdetu dio Directa hedabidean Gemma Garciak.

2022-07-13 | La Directa | Bart Grugeon Plana

Londresko arkitekto eta ikerlari Carolyn Steel hirien eta landaguneen arteko deskonexioaz mintzo da bere liburuan (Ciudades hambrientas, Capitán Swing, 2020. Hiri gosetuak). Janaria bizitzaren erdigunean jartzea proposatzen du eta arazo globalak elikaduraren ikuspegitik aztertzea.

2022-06-30 | Garazi Zabaleta

Badira urte pare bat EHKOlektibotik Berme Sistema Parte-hartzailea (BSP) martxan jarri zutela, estatuetako zigilu ofizialetatik harago, agroekologiaren irizpideak kolektiboan adosteko eta kontrol eta zertifikazioen alternatiba herrikoia ezartzeko. “Kolektiboa sortu zenetik bazegoen gogoa gure nekazaritza txikia eta ekologikoa eredu industrialetik desberdintzeko”, azaldu du Itsasne Mendiberri Jaurena kolektiboko etxaldeetara egiten dituzten bisiten dinamizatzaileak. Izan ere, baserritarren ekoizpen... + gehiago irakurri

Zurea bidali