Bizi-baratzea

ALBISTEAK

2023-03-21 | ARGIA

Negu “epela” izan dela ondorioztatu du JRC Ikerketa Zentro Bateratuak, eta kezka azaldu du datozen hilabeteetarako. Europa hegoaldean lehortea aurreikusi dute udarako, eta ur eskasia nahiz ekoizpen galera eragin lezake.

2023-03-21 | ARGIA

Klima larrialdiak dagoeneko saihestu ezin daitezkeen ondorioak ekarriko dituen arren, berehala neurri eraginkorragoak hartuz gero bada esperantzarik, planeta 1,5 gradu zentigradu baino gehiago ez berotzeko eta “denontzako etorkizun bizigarria ziurtatzeko”. Hala dio IPCCko zientzialarien azken txostenak.

2023-03-21 | Gorka Peñagarikano Goikoetxea

Bartzelonako Unibertsitatean Repsolek kudeatzen duen Trantsizio Energetikorako katedra badirudi ez dela berrituko, ez baita akademikorik aurkeztu erretiroa hartu duenari erreleboa ematera, Directa-k jakitera eman duenez. Ikasleek udazkenaz geroztik maiz egin dituzte protestak, tartean okupazio-ekintzak, erregai fosiletan gehien kutsatzen duen enpresa delako. EHUn ere badauka antzerako katedra bat.

2023-03-20 | ARGIA

Behe Nafarroako Behorlegin asteburu osoko egitaraua eraman du aurrera herriBiltzak. Larunbatean Parisko Komunaren iraultzaren urteurrena gogoratu dute eta igandean kurduen eta euskaldunen arteko elkartasuna indartzeko udaberriko festa ospatu dute elkarrekin. Bi egunetan erein dituzten laboreen haziak Euskal Herrira zabaltzea da herriBiltzaren asmoa. Hurrengo hitzordua apirilaren 1ean Oñatiko gaztetxean dute: bertan azalduko dute zer den herriBiltza aurkezpen-eztabaida formatuan.