Umeak negarra eta artoak bedarra

Bizi-baratzea

Pirinioak

Zaraitzu ibaia babesteko elkartea sortze bidean da
2019-04-11  |  ARGIA

Euskal Pirinioetan dagoen ibai esanguratsuenetako batek aurrean dituen mehatxuetatik babesteko elkartea sortu nahi dute Zaraitzun.

Mendixut aldizkariak argitaratu duenez, laster ingurumenaren babeserako elkarte berri bat izango da Pirinioetan. Zehazki, Zaraitzu ibaia defendatzeko sortuko dute eta seguruenik ekaina inguruan izango da bere aurkezpena. Oraingoz ez diote elkarteari izen eta irudirik jarri: "Nahikoa genuen izen bat asmatzearekin, baina nahiago izan dugu izenak garenez zerbait esan eta ahali keta herritar gehienekin konpartitu erabakia", azaldu dute elkartea sustatzen ari direnek.

Ekimenak ibaiaren kontserbazioa eta hobekuntza bilatzea du helburu eta "eskualde osoarentzat baliagarria" izatea nahi dute. Pirinioetako ibarretan dauden udalerriak eta elkarteak konprometitu nahi diuzte horretarako. Nolanahi ere, egingo duten lanaren oinarria eskualdeari loturiko jendea izango dela argitu dute.

Hain justu, duela ez asko Zaraitzuko urak Esa urtegia betetzeko erabiltzearen arriskuaz ohartarazi zuen Urbizi elkarteak. Zehazki Aizpurgin presa bat egin eta kanal bidez Zaraitzuko emaria urtegi erraldoiraino bideratzea aurreikusten du Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren proiektu batek.