Bizi-baratzea

Zaldibarko zabortegiaren krisia

Zaldibar Argitu plataformak Sololuze eta Beltran oroituko ditu zabortegia amildu eta hiru urtera
2023-01-30  |  Gorka Pe├▒agarikano Goikoetxea

Datorren igande eguerdian, otsailaren 5ean, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak oroitu eta argipenak eta erantzukizunak eskatuko ditu Zaldibar Argitu plataformak.

Zabortegia amildu zenetik hiru urte beteko dira datorren otsailaren 6an, astelehenean. Urteurrenaren bezperan, ekitaldia antolatu du Zaldibar Argitu plataformak. Eitzagan elkartuko dira eguerdiko 12:30etan, eta musika emanaldia, lore-eskaintza eta hitzartzeak egingo dituzte Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak oroitzeko. Horrez gain, "interes publiko eta sozialak interes pribatuen gainetik jartzeko" eskatuko dute bertaratzen direnek, eta Zaldibarren gertatutakoa "berriz ez gertatzeko bermeak exijitu" ere bai, "erantzukizun publiko zein pribatu guztiak argitzeaz" gain.

Hona hemen hemen ekitaldiko kartela. Hiru kontzeptu nabarmendu dituzte: langileak, osasuna eta erantzukizuna.