Intxaurrak bost, hotsak hamabost

Bizi-baratzea

Itsasoa

Zaborra aurkitu dute lurraren sakonunerik handienean
2019-05-14  |  ARGIA

Inoiz egin den urperatze sakonenak gizakiak sortutako hondakinekin egin du topo itsas-hondoan. Ziurtatzear den arren, aurkitutakoa plastikoa izan daitekeelakoan daude.

The Guardianek eman du aurkikuntzaren berri: urpekari bat Ozeano Bareko Marianetako itsas-hobiaren (munduko itsas-hobirik sakonena) hondoraino heldu da lehen aldiz, eta behean jotakoan gizakiak sortutako zaborrarekin egin du topo.

Victor Vescovo, ontzigintzan aritutako Texas-eko (AEBak) erretiratua izan da Five Deeps izena eman dioten espedizioko inbertitzailea. 10.927 metro jaitsi ditu ur azpian, lurraren punturik sakoneneraino. Bertan aurkitutako hondakina plastikoa den ziurtatzeko bidean dira, espedizioko bozeramaile Stephanie Fitzherbert-en arabera.

Urpekariak hondoa jo eta hondakina bistaratu zuen momentua, bideoan:

 


Zurea bidali