Bizi-baratzea

"Jolasa oinarri hartuta, askotariko baloreak lantzen ditugu"
2020-02-11  |  Hala Bedi  |  Hizpidea

Martxoaren 2an irekiko da Euskal Udalekuetan izena emateko kanpaina.

Martxoaren 2an irekiko da Euskal Udalekuetan izena emateko kanpaina. Aurtengoa 55. edizioa izango da eta horien inguruan mintzatzeko, Usua eta Bir izan ditugu Hizpidean. Euskara bultzatzeko helburuarekin sortutako udaleku hauen ibilbideaz mintzatu gara, horietan txertatu diren balore desberdinak azalduz, hala nola, feminismoa, parte-hartzea eta natura.

Logoan emandako aldaketaz hitz egin dugu, baita udalekuetan izena emateko moduaz ere. Amaitzeko, Goñin, Bernedon edo Abaigarren burutuko diren udalekuetan parte-hartzera gonbidatu dituzte haur eta gazteak, bertan bi astez sortzen duten «mini-gizartean» Arabako gazte guztiak ongietorriak direla aipatuz.