Bizi-baratzea

Urola ibaian harrapatutako zaborra
2021-04-08  |  ARGIA

Eguzkik Zumarragako Etxeberri auzo inguruan zabor pilo handia bildu du Urola ibaitik aterata. Talde ekologistak salatu du hondakin horiek ez dutela zerikusitik kale-garbiketa zerbitzuekin, "ingurumen arazo bat dira".

Zumarragako Etxeberri auzoko parkean, dena ez da berde koloreko (arg.: Eguzki)

Urola ibaiko ertzetan, Zumarragako Etxeberri auzoaren parke inguruan, zientoka plastiko eta bestelako hondakin zati zeuden harrapatuta sasi artean. Kasik ikuseina zen, baina Eguzkik azaldu duenez, egun batean ez bada bestean, azkenean zabor horrek guztiak "ibai-sistema osoa zeharkatuko zukeen Kantauri itsasora iritsi arte".

Talde ekologistaren ustetan ingurumen arazo baten aurrean gaude, ez garbiketa arazo soila. Hondakin batzuk haizeak edo urak zabalduta iritsi dira horraino, jendeak lurrera bota ondoren, beste batzuk nahita bota dituzte zuzenean errekara: zapata parea, arropa, kotxe alfonbratxo bat, triziklo bat, pizza ontziak, poteak... denetik aurkitu dute: "Zuzeneko isurketak uste baino ohikoagoak dira" ohartarazi du Eguzkik.

Hala, Zumarragako Udalera jo du "erreketara iristen diren hondakinen ardura har dezaten" eta baliatu dezaten egoera hori kontzientziazio-kanpainak egiteko.

 


Zurea bidali