Bizi-baratzea

Energiaren sektorea  >  Petrolioa

Saudi Arabiako agintari nagusiak aitortu du 'Peak Oil'-a 2027rako aurreikusten duela
2022-08-03  |  Maddi Viana Zubimendi

Urteak dira Peak Oil edo Petrolioaren gailurrari buruz hitz egiten ari direla adituak. Oraingoan baina, Arabia Saudiko Mohammed bin Salman printzeak hitzaldi publiko batean adierazi du espero baino lehenago iritsiko dela puntu hori, 2027an.

Argazkia: rawpixel.

ARGIAko irakurlearentzat ez da kontzeptu arrotza Peak Oil edo Petrolioaren gailurra, hamabi urte dituzte gaiaz Pello Zubiriaren lehen artikuluek. Laburrean esateko, petrolio-gailurra da petrolioaren erauzketa-tasa maximoa lortzen den unea, eta beraz, horren ostean, ekoizpen-tasak behera egingo du. Petrolioaren gailurra petrolioaren mundu mailako erauzketa puntu maximora iritsiko den muga da, beraz.

Reporterrek informatu duenez, Saudi Arabiako agintari nagusiak aitortu du herrialdean dagoen petrolioak gailurra joko duela 2026 amaieran edo 2027 hasieran eta espero baino maila baxuagoan.

Radio France Internationale hedabideak informatu duenez, energia ministerioak bertako energia enpresa handienari, Saudi Aramco-ri 2020eko martxoan eskatu zion haren produkzio ahalmena handitzeko egunean 12 milioi barrikatik den kupel kopurua) 13 milioi bpd-ra. Baina garaian ez zen bertako petrolioak duen bizitza-luzera posibleari buruz ezer esan.

Hala eta guztiz ere, hedabideak adierazi du Irak petrolio produkzioa igotzeko asmotan dabilela eta 2027rako sei milioi bpd ekoizi nahi dituela eta 2029rako zortzi milioi. Gaur egun 3,5 milioitik behera ekoizten ditu.