Bizi-baratzea

PODCAST 2x28 | Kukuak huts egin digu aurten: ezin ote dugu ezer egin haren kanta berreskuratzeko?
2022-06-01  |  Pello Zubiria Kamino  |  Eneritz Arzallus Alustiza

“Kukuak kantatzen du maiatzean ku-ku” ikasi genuen kantatzen umetan, baina maiatzetik maiatzera bakanduz datoz hegazti horren hotsak. Ornitologoek gero eta gehiago argitzen dizkigute txori migratzaile mitikoaren sekretuak, baina aldi berean gizarte industrializatuok zerbait ari gara oker egiten hegaztia suntsitze bidean jartzeko. Kukuari erne egoteko esan digu Pello Zubiriak, bera baita gure biodibertsitatearen kalitatea markatzen duen termometroa. Irakurri hemen ARGIAn idatzi duen artikulua.

Entzun saioa osorik:

 

Ikusi programaren aurrerapen bideoa: