Tximeleta dabil urrian, gauza txarren bat dator

Bizi-baratzea

(01:00ak arte)
Gaurko hitza
Kereta
:  Adar, kanabera, makil, zarba edo egur arinez egindako atea,... [+]
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

Basoa  >  Espezieak

Pinuen gaitzari aurre egiteko plana aurkeztu dute EAEko erakundeek
2018-10-11  |  ARGIA

Dagoeneko EAEko pinuen %33,15 kaltetu dituen onddoari aurre egiteko, oxido kuprosoa erabiltzea proposatzen du planak, beste hainbat neurriren artean. Izan ere, antzeko kasuetan erabili dute eta emaitza onak lortu dira. Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek aurkeztu dute plana, eta gaitza erasotzeaz gain, sektorea indartzea ere badu helburu.

Planak hiru xede nagusi ditu: pinuen gaitza eta eragiten dituen kalteak ezagutzea, onddo kaltegarriari aurre egiteko neurriak martxan jartzea, eta basogintzaren sektorea berrindartzea.

Onddoari aurre egiteko, lehenengo eremu kaltetuak identifikatuko dira eta gaixotasunaren jokabidea eta zikloa ezagutu nahi dira. Hala nola, beste toki batzuetan arrakastatsuak izan diren praktikak bilduko dituzte, adituei galdetuko diete, gaixotasunarekiko erresistenteak diren landareak inportatuko dira eta basogintzako praktika gomendagarriak bilduko dituzte gida batean. Moztutako zura gordetzea ere aurreikusten da, pixkanaka saldu ahal izateko.

Alternatibak bilatu nahi dira, eta esan bezala, basogintza berreskuratu. Horretarako, sektorearentzat merkataritzaren ikuspegitik interesgarriak diren espezieekin esperimentatzea da asmoa.

“Konifero basoak berreskuratzeko euskal estrategia” deitu diote planari.