Bizi-baratzea

Laborantza

Arbonako okupazioa | Laborantzako lurrak zaindu
2022-09-22  |  Kanaldude

Nork ez du gogoan 2021ean Lurzaindiak eta ELB sindikatuek Arbonako Berroetan burutu 120 eguneko okupazioa? Lurren espekulazioaren kontra borrokatu ziren hainbat bilkura eginez herritarrekin, hautetsiekin, elkarte eta erakundeekin, SAFER egiturarekin..

Hainbat animazio eta mobilizazio bost kolektiboarekin batera eramanik. Urte bat geroago, bi etxeak eta lau hektarea berriz salgai emanak direlarik 3 milioi eurotan, Lurzaindiak diru laguntza eta informazio kanpaina abiatu du. Hona hemen Kanaldudek joan den urteko okupazioari buruz egin erreportaia.


Zurea bidali