Bizi-baratzea

Laborantza

Mixel Berhokoirigoin omenduko dute Euskal Herriko Laborantza Ganbararen festan
2022-04-19  |  ARGIA

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) maiatzaren 7an ospatuko du 17. urtebetetzea, Ainhiza Monjolosen. Egun berezia izango da, urtebete izango baita Mixel Berhokoirigoin laboraria hil zela.

"Jadanik urte bat! Hutsune bat utzia du, ez da dudarik, baina aitzina segitzeko gako anitz ere eman dauzkigu", adierazi du EHLG-k. "Hori azpimarratu nahi dugu eginen diogun omenaldiaren bitartez". Iragarri dute Berhokorigoinen bizitza eta laborari, euskaldun eta munduko herritar bezala egin dituen ekarpen, ekintza eta gogoetak aipatuko dituztela irudi, idatzi eta lekuko batzuen bidez.

Goizeko ekitaldiaren ondotik bazkari herrikoia egingo dute (erreserbak hemen), eta arratsaldean kontzertuak izango dira: Bokale Brass Band, Kurtney Barnetx, Pelax, Fusible, Willis Drummond, DJ Xa2 eta DJ BixtÜk.