Bizi-baratzea

Enpresa transnazionalak  >  Mercedes

Mercedes Benz-eko langileak itzuli dira lanera
2022-08-30  |  Maddi Viana Zubimendi

Astelehenean itzuli dira lanera Gasteizko Mercedes Benz fabrikako langileak. 5.000 langile zuzen eta 30.000 zeharkako langile ditu enpresak eta 2026ra arte dago onartuta lan-hitzarmena.

Argazkia: Wikimedia Commons.

Abuztuaren 29an itzuli dira Mercedes Benzeko langileak fabrikara, lan-hitzarmena lortu ostean. Oporrak amaituta, urteko azken zatian inoiz baino ekoizpen handiagoa lortzea espero dute: 160.000 ibilgailu. Iraileko lau larunbatetan lan egingo dutela espero da eta urtea amaitu arte larunbat guztietan lan egitea aurreikusten du enpresak.

Langileen gehiengoa lan-hitzarmenaren alde agertu zen uztailean. Hitzarmenean 1.200 milioi euroko inbertsioa egitea pentsatu zuen enpresak, baina EITBk adierazi duenez, oraindik ez dago inolako baieztapenik. Eusko Jaurlaritzarekin batera fabrikak modernizazio prozesu bat hasiko du, ibilgailu elektrikoen ekoizpena bultzatu ahal izateko.

Aurtengo azken lauhilekoa beste arrazoi batengatik ere garrantzitsua izango da: hauteskunde sindikalak egindo dira eta horien bidez erabakiko da zein izango den antolaketa berria.