Bizi-baratzea

Kale-argiak herritarrek eurek piztuko dituzte Urruñan, behar dutenean
2022-05-31  |  ARGIA

Argi-kutsadura eta energia kontsumoa murrizteko, sistema berritzailea jarri du martxan Urruñako Herriko Etxeak: gauez itzalita izango dira kale-argiak, eta herritarrak berak mugikorraren bidez piztu ahalko ditu, herrian zehar ibili behar duen unean.

“Bai energia kontsumoa, bai bioaniztasunerako kaltegarria den argi-kutsadura murriztea da helburua. Planetarentzat onuragarria da, baita herriko gastuen gestio arduratsuago bat egiteko ere”, dio Urruñako Herriko Etxeko webguneak. Telefonoko aplikazio baten bidez, herritarren esku geratu da argiak pizteko aukera, behar izanez gero. Aplikazioarekin, 15 minutuz piztuko ditu argiak herritarrak.

Nicolas Reguerat hautetsiak Antxeta irratiari adierazi dionez, “zozokeria da hutsik diren kaleak argiztatzea uneoro, eta etxeko argiekin egiten dugun bezala behar direnean bizik ez erabiltzea da helburua”.

Urruñan 1.400 argi gestionatzen ditu Herriko Etxeak eta horietako 1.200etan ezarri dute sistema berritzailea.