Baratzea autobiografia forma bat da Sydney Eddison

Bizi-baratzea

Jaki ultra-prozesatuak jateak heriotza arriskua handitzen duela ondorioztatu du Nafarroako ikerketa batek
2019-06-07  |  unibertsitatea.net

Heriotza arriskua nabari areagotzen du jaki ultra-prozesatuen lau errazio egunean jateak. Nafarroako Unibertsitateak egindako SUN proiektuaren ondorioetako bat da.

Albiste hau Unibertsitatea.net atariak argitaratu du eta Creative Commons
lizentziari esker ekarri dugu.

15 urte (1999-2014) iraun duen proiektua izan da eta 19.899 boluntariok parte hartu dute, 12.133 emakumek eta 7.786 gizonek. Emaitzek zera erakutsi dute: jaki ultra-prozesatuen lau atal egunean jaten dituztenen heriotza arriskua % 62 batean hazten dela eta beste % 18 bat gehitu behar zaiola gaineratzen den errazio bakoitzeko.

Elikagai ultra-prozesatuak osagai findu eta sintetizatuekin sortzen direnak dira, ez dute antzeman daitekeen osagai osorik ezta nutrizio-kalitaterik. Hala ere kontsumitzailearentzat erakargarriak dira prestaketarik eskatzen ez dutelako, kontsumitzeko erosoak direlako eta oso zaporetsuak direlako. Adibide batzuk dira esaterako azukredun freskagarriak, hestekiak, azukredun esnekiak, gailetak, opilak, gosaritarako zerealak...


Zurea bidali