Bizi-baratzea

Iberiar penintsula eta Alemania lotuko lituzkeen gasbide proiektua mahai gainean jarri du Berlinek
2022-08-12  |  ARGIA

Afrikako iparraldetik ekarritako gasa garraiatzeko egitasmoaren xedea aspaldikoa bada ere, gauzatzeko urgentzia azpimarratu du Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak.

Errusiaren gasarekiko dependentzia gutxitzeko bidean ezinbestekotzat dauka gasbide hori Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak. Afrikako iparraldetik ekarritako gasa, Espainia eta Portugaletik garraiatu eta Europa erdialdera ekartzeko proiektua mahai gainean jarri zuen abuztuaren 11n egindako prentsaurrekoan.

Espainiako eta Portugaleko presidenteekin hitz egin du egitasmoaz Scholzek, baita Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyen eta Europako Kontseiluko presidente Emmanuel Macronekin.

MidCat 2013az geroztik

2013 urteaz geroztik dago MidCat gasbidearen xedea mahai gainean, nahiz eta kostuagatik albo batera utzi 2019an –Europako Batzordeak bideraturiko ikerketa batek plazaratu zuen 440 milioi euro inguruko proiektua ez zela ekonomikoki interesgarria ezta ere beharrezkoa–. Espainiako zein Portugaleko agintariak alde daude eta "zortzi edo bederatzi hilabete barne" lirateke obrak bukatuak, Teresa Ribera Espainiako Trantsizio Energetikorako ministroak TVE komunikabidean zehaztu berri duenez. 

 


Zurea bidali