Bizi-baratzea

Hegaztiak

Hegaztien udazkeneko migrazioa berotuz doa Pirinioetako Lindus eta Organbidexkan
2020-09-11  |  ARGIA

Dagoeneko milaka hegaztik hasia dute udazkeneko pasea Pirinio mendietatik eta urtero bezala, milakak zeharkatuko dituzte Europako Iparraldetik Afrikaranzko bidaian. Pirinioen Euskal Herriko zatian bi behatoki berezitan ari dira adituak eta herritar xeheak hegaztiok behatu eta zenbatzen: Organbidexkan eta Lindusen.

Hegaztien udazkeneko migrazioa aipatuta gehienak oroitzen diren arren usoek gure mendietan aurrerago, urritik, eskaintzen duten ikuskizunaz, abuztutik ari dira Pirinioak zeharkatzen Europa Iparretik datozen hainbat hegazti. Abuztuaren 17an bideo zirraragarri bat eskegi zuen bere Facebookean LPO Migrazioaren Akitaniakoak Behatokiak: "Ikuskizun benetan berezi izan dugu Organbidexkako lepoan: 300dik gora amiamoko pasatu dira gainetik, minutu batzuetan behatzaileengandik metro gutxira hegan zirkuluak eginez, a zer emozioa!". Hainbat hegaztik zirkuluak eginez egin ohi dute hegan mendien aurrean, haize berotuaren gorakako korrontea baliatuz igo eta gailurren gainetik igaro ahal izateko.

 

Vol de plus de 300 Cigognes au col d'Organbidexka

Une observation exceptionnelle au col d'Organbidexka : un vol de plus de 300 cigognes est passé juste au dessus du col, cerclant pendant plusieurs minutes à quelques mètres des observateurs, un grand moment d'émotion ! 👌 "Cerclant" est un terme utilisé par les observateurs sur le terrain. Il signifie voler en cercle dans une ascendance thermique. C'est comme ça que les oiseaux planeurs prennent de la hauteur en dépensant le moins d'énergie possible. 🦅 Pour rejoindre le col d'Organbidexka et participer à une expérience unique, c'est par ici 👉 http://bit.ly/2tZePIN 😷 En raison des circonstances exceptionnelles liées au Covid-19, des modalités particulières ont été prises et seront expliquées à chacun dès l'arrivée sur le site. Votre contact : Jean-Paul Urcun - 📧 jean-paul.urcun@lpo.fr Vidéo : Cigognes blanches © Charlotte Rigolot

Posted by Observatoire de la Migration en Aquitaine LPO on Monday, August 17, 2020

 

LPO Migrazioaren Akitaniako Behatokia arduratzen da Zuberoa eta Nafarroa artean Irati ondoan den Organbidexka gaineko behaketaz eta asteotan han gertatzen denaren berri ematen dute Facebookeko beren gunean. Organbidexkako behatokia borroka eta lan askoren emaitza da, Organbidexka Col Libre elkarteak 1982an lortu zuen ehiztariek hartuta zeuzkaten mendi guztien artean lepo hori alokatu, bertan ehiza galarazi eta behatokitzat ezartzea.

Beste behatoki hauta Lindusen dago, Auritze ondoan. Hemendik ere hasiak dira irudi eta informazio aberatsak zabaltzen.  Dagoenekoz hemen ere behaketa ederrik eskaini du migrazioak; esaterako, abuztuaren 24an egun bakarrean beren buru gainetik pasatzen ikusi dituzte 803 zapelatz liztorjale (Pernis apivorus), 498 amiamoko edo zikoina zuri (Ciconia Ciconia) eta 10 amiamoko beltz (Ciconia nigra).


Zurea bidali