Bizi-baratzea

Haize Berriak taldeak Nafarroako makroproiektu eoliko berriek eragin handiagoa izango dutela ohartarazi du
2021-05-13  |  Ixone Arana

127 metroko altuerako errotak jarri nahi dituzte hegazti migratzaileak eta espezie babestuak igarotzeko eremuetan. Makroproiektu eolikoak tramitatzeko luzamendua aldarrikatzen du plataformak, baita energia berriztagarrien garapena eraginkorra, bidezkoa eta ingurumenarekin bateragarria izatea ere.

Argazkia: Haize Berriak

Haize Berriakek, Nafarroa iparraldean Sacyr enpresaren proiektu eolikoen ondorioz erasotako bizilagunak biltzen dituen taldeak, Nafarroako Gobernuan proiektu eolikoen inguruko bileraren parte izan da.

Haize Berriak taldeak hasierako proiektuan aldaketa garrantzitsuak izan direla jakinarazi du. Sacyr enpresak administrazio-baimena eskatu dio Industria Sailari bi parke eoliko jartzeko: Esteribarko Nafarroa 1 parke eolikoa eta Esteribarren eta Erroibarren eragina duen Nafarroa 2 parke eolikoa. Horietako bakoitza 4,8 mw-eko 10 aerosorgailuk eta 127,5 metroko altuerako abatz batek osatuko lukete. Aurretik proiektatutakoak baino potentzia eta altuera handiagoko errotak dira, eta, beraz, haien eragina ere handiagoa izango da.

Ahotsa.info komunikabideak jakinarazi duenez, gainera, hirugarren parke eoliko bat dago, Red Electrica Españolako sarera konektatzeko baimena lortzeke, eta, beraz, Industria Departamentuan aldez baimen administratiboa eskatu gabe. Ez dakigu non kokatuko den hirugarren parke hori, baina 48 mw-eko potentzia izango du, eta aireko ebakuazio linea bat izango du, 220 kVkoa.

Haize Berriak taldeak bere ardura erakutsi du. Nahiz eta Ingurumen Sailak esan duen faunari egiten zaizkion kalteak kontuan hartzen direla, mendilerroetan parkeak pilatzea oztopo handia izan daiteke hegazti migratzaileentzat edo espezie babestuentzat.

Xabier Letona Biterik Nafarroan energia berriztagarrien eztandaren inguruko erreportajea idatzi du ARGIArako.