Landa ez da soilik lurra; lurrak, landareek eta animaliek osatutako zirkuitotik sortzen den energia iturri bat da Aldo Leopold

Bizi-baratzea

Mendiak

Gaztainondoak eukaliptoak baino sei aldiz errentagarriagoak dira
2019-01-07  |  Iñigo Igartua

Behar bezala zaindutako 15 urteko gaztainondo batek, 6.000 eta 8.000 euro arteko produktua sor dezake urtean hektareako. Eukaliptoz beteriko tamaina bereko eremu batek ordea, 1.000 eta 2.000 euro artean, Info Asturiesen webgunean irakur daitekeenez.

Asturiar mendien balizko aprobetxamenduei buruzko ikerketa batek erakutsi duenez, gaztainondoen ustiapenak sei aldiz biderkatu ditzake eukaliptoen landaketen onurak.

Gaztainen salmenta zuzenetik aparte, gaztainondoen zura ere oso errentagarria bilakatu da epe ertain luzera. Gaztain-irinak gero eta eskari handiagoa du glutenari alergia dioten pertsonen artean eta Europa osoan balio erantsi handiko produktua da.

Mendiak alde batera ez uzteko helburua lortzeko, ezinbestekoa da hauek errentagarriak egitea. Ongi zainduriko mendia suteen aurrean ez da horren ahula izaten, eta bere ustiapenak mendi inguruetako biztanleentzako bizimodu duina eskaini dezake, mendien desagerpena saihestuz.

Irizpide horietatik abiatuz, baso-lurren erabilpenerako ideiak bilatzen dira, ikuspegi ekonomiko, sozial eta ekologiko batetik.