Bizi-baratzea

Auzolana  >  Auzolan esperientziak

Euskal Herriko hamar jantoki kolektibotara hedatu da aurten Errigora
2022-06-15  |  ARGIA

Nafarroa hegoaldean nekazaritza-ekoizpena eta euskara sustatzeko xedea duen Errigora ekimenean parte hartzen duten ekoizleen produktuak hamar jantoki kolektibotan baliatu dituzte ikasturte honetan. Hurrengo urteetan ere ildo horretan sakontzeko asmoa dute.

\'Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura\' kanpainaren aurkezpena Iruñeko Geltokian. Argazkia: Errigora

Sei ikastola, hiru eskola publiko eta industria kooperatiba bateko jantokietan egin dute lehenik proba. Nafarroako olioa, arroza, lekaleak, piperrak, tomatea, pasta eta zainzuriak baliatu dituzte bertan otorduak prestatzeko.

Horri esker Euskal Herriko zonalde desberdinak eta Nafarroa erdialde eta hegoaldearen arteko harreman egonkor eta iraunkorrak egituratzen ari direla adierazi du Errigorak. Bestalde, proiektu honek bitartekaritza ez-espekulatiboko eredu bat eta bestelako ekoizpen-ereduei begirako urratsak sustatzeko ere balioko duela azpimarratu du.

2021-2022 ikasturtean Lekeitioko Azkue, Leioako Betiko, Toloskao Laskorain, Villabonako Zubimusu eta Oreretako Ikastola ikastoletan, Markinako Bekobenta, Gernikako Allende eta Larrabetzuko eskoletan eta Aretxabaletako Fagor-Ederlanen abiatu duten proiektuaren ildoa garatu eta zabaldu nahi du datozen urteetan Errigorak.