Bizi-baratzea

Garagardoa

Euskal garagardo artisauaren lehen txosten teknikoa argitaratu du Euskal Garagardo Elkarteak
2019-11-07  |  Bilbo Hiria Irratia

Euskal Garagardo Elkarteak, bertoko garagardo-artisauaren lehen txosten teknikoa argitaratu berri du. Ikerketa hau burutzeko, Euskal Herriko 22 garagardotegietatik 20k hartu du parte.

Barcelona Beer Festival-aren antolatzaileak zuzendutako txostena izan da, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren laguntzarekin. Prentsaurrekora hauen ordezkari diren Peli Manterola, eta Mikel Ruis bertaratu dira, baita, Jabier Ortega, Euskal Garagardo Elkartearen presidentea ere.

Azaldu dutenez, pare bat proiektu aitzindari zituztelarik, 2012an hasi zen garagardo artisauari zuzendutako fabriken mugimendua, 2014a urterik emankorrena izanik. Azken bi urteetan hauen egonkortze prozesurako pausuak ematen joan dira eta emaitza ederrak eman ditu sektoreak, Mikel Rius, Barcelona Beer Festivalaren zuzendariaren esanetan.

Deskargatu hemen.


Zurea bidali