Bizi-baratzea

Laborantza  >  Lurraren espekulazioa

"Espekulazioari Stop!" errateko, 200 bat lagun bildu ziren Sarako herriko etxe aintzinean larunbatean
2023-01-23  |  Euskal Irratiak

Saran 945.000 eurotan etxe bat salgai jarri dutela eta, espekulazioa salatu dute 200 bat herritarrek larunbatean. Iragarkiaren arabera, 160 metro karratu eta sei gela ditu, orotara 1.543 metro karratuko lursailarekin. Elkarretaratzearen ostean, saltzaileak hitza hartu eta azaldu du diruz zailtasunetan dela bere familia. Prezioa 720.000 eurotara apaldu du, eta bere burua defenditu du erranez ez duela berak espekulazio akuilatzen, agentziek dutela merkatua finkatzen. Gainera, etxebizitzaren krisia herritarrek dutela hauspotzen salatu du.

Euskal Irratietako kazetari Kriztof Arotzarenak gaiaz galdegin die Sarako gazte batzuei: