Bizi-baratzea

Epidemiak  >  Koronabirusa

Erresistentzia Berriaren Kontseilu Nazionala sortu dute Frantziako hainbat militantek
2020-05-23  |  ARGIA

Norbanakoz osaturiko egitura berria da EBKN Erresistentzia Berriaren Kontseilu Nazionala. Sistemaren aldaketa helburu, maiatzaren 27an emanen dute haien printzipio eta aldarrien berri.

Erresistentziaren Kontseilu Nazionala da Frantziako Estatuan den zerbitzu publikoaren eta gizarte segurantzaren oinarrian eta funtzio bera bete nahi du EBKN Erresistentzia Berriaren Kontseilu Nazionalak. Koronabirusaren biharamuna “ezberdina” izatea nahi du egitura berri honek, zehazki, neoliberalismoaren bukaerarekin eta trantsizio ekologikoarekin errimatuko lukeen biharamun bat du xede EBKNk. Maiatzaren 27an plazaratuko dituzte xeheki haien helburu eta printzipioak –Frantziako Estatu mailan ospatzen den Erresistentziaren Eguna kari–.

Horra besteak beste nork osatzen duen kontseilua: Pablo Servigne trantsizio ekologikoan aditua; Pauline Londeix Parisko Act Up taldeko presidente izandakoa eta Botiken Politiken Behatokiaren sortzailea; Anne-Claire Rafflegeau urgentzietako langileen Inter-Urgences kolektiboko bozeramailea; Jean-Marie Harribey ekonomialaria eta ARGIAk koronabirusaren testuinguruan elkarrizketaturiko Dominique Meda soziologoa.