Bizi-baratzea

Erreketan ur emaria eskasez, hidroelektrizitate zentral ttipi guziak geldituak dira
2022-08-05  |  Euskal Irratiak

Ipar Euskal Herrian ez dira gutxi uraren indarra baliatuz elektrika ekoizten duten zentral hidroelektriko pribatuak.

Argazkia: Kanaldude.

Hala nola, Baigorri inguruan Aldude errekaren bazterretan, Donibane Garazin, Uztaritze edo Itsasun Errobi ibaiari lotuak, edo Xiberoan ere Uhaitza hegietan. Haatik, erreken emari apala tarteko gehienak usaian baino lehenago geldituak izan dira, erreketako ur guzia arrainei uzteko.