Bizi-baratzea

Antzerkia  >  Libertimendua

Donostiako Añorga auzoan dibertimendua egingo dute otsailaren 26an
2022-02-22  |  ARGIA

Pasa den irailetik ari dira auzotarrak "Añorgako Dibertimendua" itxuratzen eta otsailaren 26an plazaratuko dute. Nafarroa Behereko libertimenduak oinarri hartuta, dantza, antzerkia eta bertso bidez jorratuko dituzte umorez egungo gaiak. Lau dantza sortu dituzte propio emanaldi honetarako eta "Giri" gida turistikoa izango da pertsonaia nagusia.

Añorgako Dibertimendua prestatzen ari direnek baloratzen dute ekimen honek balio izan diela auzotarrak elkartu eta inplikatzeko. 60 dantzari irtengo dira plazara otsailaren 26an, eta Arkaitz dantza taldeko kideek helduentzako hiru dantza eta haurrentzako dantza bat sortu dituzte berariaz. Egoitz Irazabalbeitia izan da entseguetan dantzariak gidatzen aritu dena.

Antzerkia lantzen eta zuzentzen Asier Sota aritu da, eta dibertimendua oso gogoko duen adierazpidea dela dio, "kaos ordenatua sortzen" delako. Maitane Goldarazena izango da antzezle nagusia, "Giri" gida turistikoaren larruan sartuko dena.

Dantzan hedabideak bideo zoragarria landu du Añorgako Dibertimenduaren azken entseguetako bat grabatuz eta jokalarien hitzak jasoz.


Zurea bidali